ISTRIPUA.
Aukeratu dugun testua “ Herriko istripua” da.
Testuaren Ebaluazioa
Gaitasun Soziolinguistikoari begira testua informala dela eta 3.pertsonan idatzita dagoela esan dezakegu. Testua ulertu egiten da baina gaitasun hau ez da guztiz betetzen idatzi behar zuen kontesturako.
Testua kohesioa du (pausuz pausu kontatzen du zer gertatzen den), baina testua dituen errepikapenak direla eta, koherentzia galtzen du kasu askotan. Honekin esan nahi duguna da, Gaitasun Diskurtsiboa betetzen dela, baina akats gramatikalak direla eta, nota pixka bat jaisten da.
Lehen esan dugun bezala, akats gramatikalak gaitasun diskurtsiboa ostopatzen dute. Alde batetik, errepikapen ugari ikus ditzakegu (ere bai … ), eta lokailu batzuk ez ditu ondo erabiltzen, adibidez “berriz”. Gainera, aditzak ez ditu oso ondo erabiltzen, gehienetan “zioten” eta “zuten” aditzak baino ez ditu erabiltzen. Gaitasun Linguistikoarekin amaitzeko, erderakada gari daudela esan dezakegu (inbestigatu, atenditu, operazio ... ). Honekin testuaren ebaluazioa amaituko genuke.
Proposatutako hobekuntzak
Testua sortu aurretik, mota horretako testuak irakurtzea proposatuko diogu, hau da, albisteak. Hauen egitura atertu, modu honetan ikasleak gai izango dira haien testua ondo identifikatzeko.
Gainera, hau egin ondoren, albiste moduko testuak duten egitua landuko dugu guztion artean gelan, testu oso konplexuak ez direnekin.
Ondoren, ikasleek lehenengo testu bat ekoitziko dute.
Hau egin ostean,irakasle bezala, ondo egin duenaren komentarioa egingo diogu, testu honen kasuan, komunikazio helburua bete du eta oso ondo egituratuta dago.
Testuan, ikasleak ez duenez idatzi albistea noiz gertatu den, komentario bat idatziko diogu aparteko horri batean; “Noiz gertatu da?”.
Azkenik, ikasleek bikoteka bakoitzak ekoitzitako testua irakurriko dute eta hobekuntzarako proposamenak egingo diozkiote elkarri.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina