2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

TARTALO

[...] Behin, bi anaia, bidaia luze batetik etxera zetozela, basoan galdu ziren. Gaua nonbait igaro behar eta, han inguruan ikusi zuten leize batean sartu ziren. Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin eta, leizean sartu ondoren, sarrera harri handi batez estali zuen. Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzenduz, honela esan zion zaharrenari [...]

Ipuin osoa hemen sakatuz aurkituko duzue!


Ariketa galderak:
Testuaren zailtasuna ikusirik, ariketak, hirugarren ziklora zuzendutako irakurmen testua da.
Ondorioz, honen inguruko ulermen galderak 5.mailako ikasleei bideratuta dago.
1. Informazioa berreskuratzea
  • Erantzun ondorengo galdreei:
    • Nortzuk dira testuaren pertsonai nagusiak?
    • Non gertatzen da?
    • Nolakoa da Tartalo?
    • Zein da haren bizilekua?
    • Zer esaten dio Tartalok zezenari?
2. Testuaren ulermen globala
  • Testua ondo ulertu duzula frogatzeko, testuaren laburpen txiki bat egin 6-8 lerrotan. Ondoren, testuaren amaiera aproposa asmatu.

3. Interpretazioa
  • Irakurritako testua osotzeko, pertsonaiaren ezaugarriak identifikatu.
4. Testuaren edukiari buruzko hausnarketa
    • Ulertu duzu testua?
      • Bai
      • Ez
    • Zure ustez, idatzitako testua argia eta erraz ulertzen da?
      • BAI
      • EZ
    • Pozik zaude idatzitako tesutarekin?
      • BAI
      • EZ
5. Testuaren formari buruzko eta testuaren baliospena

  • Erantzun ondorengo galdereei:
    • Testua idazteko zein izan da erabilitako egitura?
    • Zure ustez testua ondo antolatuta dago?: (Planteamendua, Garapena, Ondorioa)
    • Zein lokailu erabili dituzu?
    • Saiatu zara hitzak ez errepikatzen sinonimoak erabiliz?
    • Esaldi konplexu ala sinpleak erabili dituzu?
    • Ortografia markak zaindu dituzu? Eta puntuazio marka egokiak?
    • Modu erraz batean jarraitu duzu testua?
        • BAI
        • EZ
Hau egin ondoren ikasgelako beste talde batekin elkartu gara bakoitzaren analisia aztertzeko. Orokorrean nahiko antzekoak izan dira lorturiko ondorioak.
Horrez gain, uste dugu, honelako ariketak egitearen ondorioz ikasleak irakurketara bultzatzen ditugula. Azken finean, ikasleak testua irakurri, ukertu eta hausnartu ahal izango dute.

2016(e)ko urriaren 16(a), igandea

AHOZKO ADIERAZPENA LANTZEKO ARIKETAK


DOCUMENTUAREN SINTESIA


  • IDEIEN EKAITZA edo BRAINSTORMING:


Brainstorming-eko ariketak oso erabilgarriak dira pertsona bakoitzaren idea pertsonalak eta hausnarketak sustatzeko. Betiko ariketak alde batera usteko egiten hasi zen, sormena klaseetan lantzen hasteko.
Brainstorming batean estimuloak dira hasiera emateko behar dena, hau da; soinua, musika, hitzak... Ikasleak izango dira ideiak, datuak eta informazioa eskainiko dituztenak aurretik azaldutako estimuluen bidez. Erantzun guztiak izango dira baliagarriak linguistika aldetik zuzenak badira. Gainera, gehien nabarmenduko dena ideien kantitatea, imaginazioa eta erantzun desberdinak izango da.
Brainstorming batean hainbat ariketa desberdin aurkitu ahal ditugu eta ohikoenak hauek dira besteak beste: istoriaren bat idatzi pertsonai betetik abiatuz, koadroren bat interpretatu, nolakoa izan ahal den hiri bat pentsatu estimulu batetik abiatuz etab.
Ariketa hau erabilgarria izan dadin, teknika desberdinak erabili ahal ditugu; buru mapak, hitz gakoak edo marrazkiak hain zuzen ere. David del Pradoren (1986 eta 1988) proposamenak oso erabilgarriak eta esangurantzuak dira Brainstorming-a erabiltzerako orduan.
  • TALDE LANA:

Talde lana, ikaskuntza-kooperatiboa eta elkar-ekintza sustatzeko teknika didaktiko batzuk eskaintzen ditu. Talde lana sustatzeko teknika batzuk nahiko ezagunak dira, adibidez 'torbellino de ideas'. Hona hemen Pallares (1990) eta Kagan (1989) proposatuak:
- Errekurtsoei mugak jartzea:
Gaur egun lan egiteko informazio gehiegi ematen zaie ikasleei. Sahiatu beharko ginateke ematen dugun informazio horri mugak jartzea lan kooperatiboa sustatzeko. Adibidez, ikasle guztientzat orri bat baino ez eman informazioarekin.
- Buru apurketa:
Taldeko ikasle bakoitzari testu zati bat ematea, eta haien hitzekin azalduz haien paper zatian zer esaten duen lotzen joan
- Fitxekin elkarrizketa egin:
Ikasle bana hitz egiten duen momentuann boligrafoa mahai erdian utzi behar du. Horrela ikasle guztiak boligrafoa mahai erdian duten arte.

JARDUERAK
1. Jarduera
Talde lana: Buruhaustea
Helburua
Jarduera sozialaren esparru ezberdinetan hizkuntza erabiliz egoki jardutea. Eskolari begira, komunikazio egoera guztiak kontutan hartzea.
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
Edukiak
Hi­tz egitea eta hizketan ari­tzea
Ahozko testuak sor­tzea
Testuak: komikia
Garatzen diren Gaitasunak
Hizkuntza eta literatura Komunikaziorako Gaitasuna
Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, kasu honetan euskaraz, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzerako orduan. Era berean, literatura-hezkuntza lantzeak, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzea dakar.
Materiala
- Zatitutako komikia
- Orri zuria
- Boligrafoak
Denbora:
- Saio erdia (30 minutu)
Azalpena
6.mailako ikasleei zuzendutako jarduera.  Ikasgela taldeetan banatuko dugu, lau edo bost pertsonakoak izango dira. Taldeko bakoitzari komiki zati bat banatuko zaio. Taldekideak  komiki osoa osatzen saiatu beharko dira.
Kide bakoitzak komiki zati bat izango du, baina ezin izango du bestena irakurri edo berea erakutsi. Bere hitzekin azaldu beharko du. Taldeko ikasle bakoitzak apunteak hartu beharko ditu besteen azalpenak entzundakoan, bukaeran komiki osoa osatu beharko bait dute.
Komikia
TorniYo-Historieta-03CH.jpg

komik 1.jpg


2. Jarduera
Ideien Ekaitza
Helburua
Ikasle bakoitzaren sormena agertzeko aukera eskaini, irakasleak agertutako egoera bati aurre egiteko dituen baliabideak azalduz. Gainera, beste ikasleen ideiak errespetatzea lortu behar da.
Edukiak
Hi­tz egitea eta hizketan ari­tzea
Taldean sormena lantzea
Arazo bati konponbidea aurkitzea
Ideiak produzitzea
Garatzen diren Gaitasunak
Hizkuntza eta literatura Komunikaziorako Gaitasuna.
Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, kasu honetan euskaraz, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzerako orduan.
Era berean, hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, helburu pertsonalak, sozialak eta akademikoak erdiesteko.
Azkenik, gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzea eta balioestea, aniztasun horrekiko jarrera ona izateko.
Materiala
- Oinarri digitaleko irudiak
- Oinarri digitaleko video laburra
- Orri zuriak
- Kartulina handia
- Kolorezko margoak
- Mural bat
Denbora:
Bi saio
Azalpena
5 kideko taldeak osatuko dira gelan jarduerarekin hasi baino lehen.
Ondoren, ikasleei gai zehatz batekin loturiko argazki sorta bat erakutsiko zaie baliabide digital baten bidez, ondoren haien artean hitz egin dezaten zeren ingurukoa den. Ikasle batek paperean apuntatu eta ondoren komunean jarriko dire talde guztiek dituzten ideiak.
Ideia guztiak errespetatuko dira eta jarraian bideo bat jarriko dugu gelan, ikasleek erabaki dezaten hasiera baten zuten erantzuna mantendu edo moldatu nahi duten.


Hau egin ondoren, gaiarekiko sarrera eginda dagoela, irakasleak arazo bat planteatuko die ikasgela osoari, hautatutako gaiarekin erlazio zuzena duena.
Hau egin eta gero, ikasle talde bakoitzak konponbidea bilatu beharko dio arazoari ahalik eta modu zehatzenean.
Hau egin eta gero, ikasleek kartulina bat eta kolorezko margoak erabiliz, buru-mapa bat osatu beharko dute izandako ideiekin alde batean eta proposatutako konponbidearekin beste aldean.
Azkenik, talde bakoitzak gainerako gelakideei aurkeztuko die hautatutako konponbidea eta guztiak baliagarriak direla ikusteko, gelakide guztien artean mural handi bat osatuko dugu.

HAUSNARKETA
Gure ustez, ahozko adierazpena ez da beharbeste lantzen eskoletan garrantzi handiagoa ematen baitzaio gramatikari. Ikusi dugun bezala, hainbat metodo daude ahozko komunikazioa lantzeko,  eta oso interesgarriak direlakoan gaude.
Gainera, baliabide ugari ikasi ditugu, hauek gure lanbidean baliagarriak izango direnak. Irakasteko teknika hauen bitartez,  jarduera erakargarriagoak prestatzeko aukera ematen du ,aldi berean,  ikasleen atenzioa mantenduz eta parte hartzea sustatuz. Modu honetan, garatu beharreko konpetentziak garatzetik hurbilago egongo gara.
Egia da, gaur egun ikasleei informazio gehiegi errazten zaiela, eta hau gerta ez dadin, haien sormena garatzeko espazioa eman behar diegu. Informazio nahikoa emanez gero, elkarren arteko interakzio gehiago izango dute, eta modu honetan ahozko komunikazioa gehiago bermatuko dute.
Talde lanak egiterakoan, bizitza errealeko egoerak lantzen dituzte, eta norberaren konfiantza eta segurtasuna garatzen dute.
Hau guztia kontuan izanda, Pallares (1990) eta Kagan (1989)-en talde lanari buruzko proposamenekin ados aurkezten gara.

2016(e)ko urriaren 3(a), astelehena

CURRICULUM-A AZTERTUZ

Helburuak
Ebaluatzeko irizpideak
Hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea
-Ea hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzen eta jarrera kritikoz balioesten duen.
Hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzea
-Ea hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzen dituen
Hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko
-Ea hizkuntzen erabilera arauak errespetatzen dituen.
-Ea Hizkuntza sistemari buruzko jakintza erabiltzen duen .
-Ea ahozko eta idatzizko testuak sortzen eta ulertzen dituen .
Norberaren kultura-nortasuna eraikitzea, inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzea eta sentsibilitate estetikoa lantzea.
-Ea literatura-testuak interpretatzen eta  balioesten dituen
-Ea inguruneko nortasun eta anitasun kulturala errespetatzen duen
-Ea sentsibilitate estetikoa erabili duen.
Aniztasunarekiko jarrera egokia aurkeztea.
-Ea Gizarteko hizkuntza-eta kultura-aniztasuna onartzen eta balioesten duen.


Zertarako izan behar du gai haurrak LHko etaparen amaieran, Curriculumaren arabera?
Curriculumaren arabera, haurrak LH-ko etaparen amaieran, konpetentzia hauek bereganatzeko gai izan beharko du:
-Haurrak harreman interpertsonal, hedabide eta hezkuntzan agertzen diren genero ezberdinetako ahozko zein idatzizko testuak ulertzea, baita sortzea norbaiten laguntzarekin. Honek , testuen zentzu orokorra igartzea eta ideia nagusiak bereiztea dakar, informazio egokia hautatuz.
-Ikasleak  IKTak, hitzezko eta hitzik gabeko baliabideak  erabiltzeko gai izan behar.
-Eguneroko egoera interaktiboan parte hartzeko prestatu behar dira, komunikazioaren arauak errezpetatuz.
-Norbaiten laguntzarekin idatzizko testuak  papelean nahiz euskarri digitalean  sortzeko gai izan behar dira.
-Testuak, enuntziatuak eta hitzak elkarrekin alderatu eta trasformtzeko, baita hizkuntzaren erabilera arauei buruz hausnartzeko prest egon behar dira, Ezaguera hauek ulermen arazoak konpontzeko eta testualizazioa eta berrikusketa prozesuak hobetzeko erabiltzea.
-Landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea eta  hori erabiltzea.
-Gaur egungo haur literatura baita klasikoko testuak ulertu eta errepdroduzitzeko gai izan behar da.
-Inguruko hizkuntzak identifikatzea eta balioestea, baita norberaren inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea.
-Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
-Informazioa bilatzen, hautatzen eta kudeatzen gai izatea.


Ados zaude Curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?

Helburuetako askorekin ados gaude, baina badaude batzuk ez ditugula oso errealak ikusten, izan ere, curriculum hau EAE-rako egina dago eta herri bakoitzak bere errealitate linguistikoa du.
Adibidez, ez da berdina herri euskaldun bateko eskola bat edo erdaldun bateko eskola bat. Gainera, gaur egun hizkuntza mota ezberdin asko ditugu EAEn, horrek zailagoa egingo zuen.

Beste aldetik, curriculumean azaltzen diren helburu horiek betetzea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu . Hizkuntzak menperatzea eta horrek dakarrenak  errealitatea ulertzen laguntzen bait digu.