Helburuak
|
Ebaluatzeko irizpideak
|
Hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea
|
-Ea hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzen eta jarrera kritikoz balioesten duen.
|
Hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzea
|
-Ea hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak sortzen dituen
|
Hizkuntzen erabilera-arauak eta hizkuntza-sistemari buruzko jakintza erabiltzea ahozko eta idatzizko testuak sortzeko eta ulertzeko
|
-Ea hizkuntzen erabilera arauak errespetatzen dituen.
-Ea Hizkuntza sistemari buruzko jakintza erabiltzen duen .
-Ea ahozko eta idatzizko testuak sortzen eta ulertzen dituen .
|
Norberaren kultura-nortasuna eraikitzea, inguruneko nortasun eta aniztasun kulturala errespetatzea eta sentsibilitate estetikoa lantzea.
|
-Ea literatura-testuak interpretatzen eta balioesten dituen
-Ea inguruneko nortasun eta anitasun kulturala errespetatzen duen
-Ea sentsibilitate estetikoa erabili duen.
|
Aniztasunarekiko jarrera egokia aurkeztea.
|
-Ea Gizarteko hizkuntza-eta kultura-aniztasuna onartzen eta balioesten duen.
|
Zertarako izan behar du gai haurrak LHko etaparen amaieran, Curriculumaren arabera?
Curriculumaren arabera, haurrak LH-ko etaparen amaieran, konpetentzia hauek bereganatzeko gai izan beharko du:
-Haurrak harreman interpertsonal, hedabide eta hezkuntzan agertzen diren genero ezberdinetako ahozko zein idatzizko testuak ulertzea, baita sortzea norbaiten laguntzarekin. Honek , testuen zentzu orokorra igartzea eta ideia nagusiak bereiztea dakar, informazio egokia hautatuz.
-Ikasleak IKTak, hitzezko eta hitzik gabeko baliabideak erabiltzeko gai izan behar.
-Eguneroko egoera interaktiboan parte hartzeko prestatu behar dira, komunikazioaren arauak errezpetatuz.
-Norbaiten laguntzarekin idatzizko testuak papelean nahiz euskarri digitalean sortzeko gai izan behar dira.
-Testuak, enuntziatuak eta hitzak elkarrekin alderatu eta trasformtzeko, baita hizkuntzaren erabilera arauei buruz hausnartzeko prest egon behar dira, Ezaguera hauek ulermen arazoak konpontzeko eta testualizazioa eta berrikusketa prozesuak hobetzeko erabiltzea.
-Landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea eta hori erabiltzea.
-Gaur egungo haur literatura baita klasikoko testuak ulertu eta errepdroduzitzeko gai izan behar da.
-Inguruko hizkuntzak identifikatzea eta balioestea, baita norberaren inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea.
-Euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.
-Informazioa bilatzen, hautatzen eta kudeatzen gai izatea.
Ados zaude Curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?
Helburuetako askorekin ados gaude, baina badaude batzuk ez ditugula oso errealak ikusten, izan ere, curriculum hau EAE-rako egina dago eta herri bakoitzak bere errealitate linguistikoa du.
Adibidez, ez da berdina herri euskaldun bateko eskola bat edo erdaldun bateko eskola bat. Gainera, gaur egun hizkuntza mota ezberdin asko ditugu EAEn, horrek zailagoa egingo zuen.
Beste aldetik, curriculumean azaltzen diren helburu horiek betetzea oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu . Hizkuntzak menperatzea eta horrek dakarrenak errealitatea ulertzen laguntzen bait digu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina