2016(e)ko urriaren 26(a), asteazkena

TARTALO

[...] Behin, bi anaia, bidaia luze batetik etxera zetozela, basoan galdu ziren. Gaua nonbait igaro behar eta, han inguruan ikusi zuten leize batean sartu ziren. Geroxeago, Tartalo azaldu zen bere ardiekin eta, leizean sartu ondoren, sarrera harri handi batez estali zuen. Bi anaiak han zeudela konturatu zenean, begi bakar beldurgarri hura haiengana zuzenduz, honela esan zion zaharrenari [...]

Ipuin osoa hemen sakatuz aurkituko duzue!


Ariketa galderak:
Testuaren zailtasuna ikusirik, ariketak, hirugarren ziklora zuzendutako irakurmen testua da.
Ondorioz, honen inguruko ulermen galderak 5.mailako ikasleei bideratuta dago.
1. Informazioa berreskuratzea
  • Erantzun ondorengo galdreei:
    • Nortzuk dira testuaren pertsonai nagusiak?
    • Non gertatzen da?
    • Nolakoa da Tartalo?
    • Zein da haren bizilekua?
    • Zer esaten dio Tartalok zezenari?
2. Testuaren ulermen globala
  • Testua ondo ulertu duzula frogatzeko, testuaren laburpen txiki bat egin 6-8 lerrotan. Ondoren, testuaren amaiera aproposa asmatu.

3. Interpretazioa
  • Irakurritako testua osotzeko, pertsonaiaren ezaugarriak identifikatu.
4. Testuaren edukiari buruzko hausnarketa
    • Ulertu duzu testua?
      • Bai
      • Ez
    • Zure ustez, idatzitako testua argia eta erraz ulertzen da?
      • BAI
      • EZ
    • Pozik zaude idatzitako tesutarekin?
      • BAI
      • EZ
5. Testuaren formari buruzko eta testuaren baliospena

  • Erantzun ondorengo galdereei:
    • Testua idazteko zein izan da erabilitako egitura?
    • Zure ustez testua ondo antolatuta dago?: (Planteamendua, Garapena, Ondorioa)
    • Zein lokailu erabili dituzu?
    • Saiatu zara hitzak ez errepikatzen sinonimoak erabiliz?
    • Esaldi konplexu ala sinpleak erabili dituzu?
    • Ortografia markak zaindu dituzu? Eta puntuazio marka egokiak?
    • Modu erraz batean jarraitu duzu testua?
        • BAI
        • EZ
Hau egin ondoren ikasgelako beste talde batekin elkartu gara bakoitzaren analisia aztertzeko. Orokorrean nahiko antzekoak izan dira lorturiko ondorioak.
Horrez gain, uste dugu, honelako ariketak egitearen ondorioz ikasleak irakurketara bultzatzen ditugula. Azken finean, ikasleak testua irakurri, ukertu eta hausnartu ahal izango dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina