DOCUMENTUAREN SINTESIA
- IDEIEN EKAITZA edo BRAINSTORMING:
Brainstorming-eko ariketak oso erabilgarriak dira pertsona bakoitzaren idea pertsonalak eta hausnarketak sustatzeko. Betiko ariketak alde batera usteko egiten hasi zen, sormena klaseetan lantzen hasteko.
Brainstorming batean estimuloak dira hasiera emateko behar dena, hau da; soinua, musika, hitzak... Ikasleak izango dira ideiak, datuak eta informazioa eskainiko dituztenak aurretik azaldutako estimuluen bidez. Erantzun guztiak izango dira baliagarriak linguistika aldetik zuzenak badira. Gainera, gehien nabarmenduko dena ideien kantitatea, imaginazioa eta erantzun desberdinak izango da.
Brainstorming batean hainbat ariketa desberdin aurkitu ahal ditugu eta ohikoenak hauek dira besteak beste: istoriaren bat idatzi pertsonai betetik abiatuz, koadroren bat interpretatu, nolakoa izan ahal den hiri bat pentsatu estimulu batetik abiatuz etab.
Ariketa hau erabilgarria izan dadin, teknika desberdinak erabili ahal ditugu; buru mapak, hitz gakoak edo marrazkiak hain zuzen ere. David del Pradoren (1986 eta 1988) proposamenak oso erabilgarriak eta esangurantzuak dira Brainstorming-a erabiltzerako orduan.
- TALDE LANA:
Talde lana, ikaskuntza-kooperatiboa eta elkar-ekintza sustatzeko teknika didaktiko batzuk eskaintzen ditu. Talde lana sustatzeko teknika batzuk nahiko ezagunak dira, adibidez 'torbellino de ideas'. Hona hemen Pallares (1990) eta Kagan (1989) proposatuak:
- Errekurtsoei mugak jartzea:
Gaur egun lan egiteko informazio gehiegi ematen zaie ikasleei. Sahiatu beharko ginateke ematen dugun informazio horri mugak jartzea lan kooperatiboa sustatzeko. Adibidez, ikasle guztientzat orri bat baino ez eman informazioarekin.
- Buru apurketa:
Taldeko ikasle bakoitzari testu zati bat ematea, eta haien hitzekin azalduz haien paper zatian zer esaten duen lotzen joan
- Fitxekin elkarrizketa egin:
Ikasle bana hitz egiten duen momentuann boligrafoa mahai erdian utzi behar du. Horrela ikasle guztiak boligrafoa mahai erdian duten arte.
JARDUERAK
1. Jarduera
Talde lana: Buruhaustea
Helburua
Jarduera sozialaren esparru ezberdinetan hizkuntza erabiliz egoki jardutea. Eskolari begira, komunikazio egoera guztiak kontutan hartzea.
Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko.
Edukiak
Hitz egitea eta hizketan aritzea
Ahozko testuak sortzea
Testuak: komikia
Garatzen diren Gaitasunak
Hizkuntza eta literatura Komunikaziorako Gaitasuna
Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, kasu honetan euskaraz, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzerako orduan. Era berean, literatura-hezkuntza lantzeak, nork bere burua eta ingurunea hobeto ezagutzea dakar.
Materiala
- Zatitutako komikia
- Orri zuria
- Boligrafoak
Denbora:
- Saio erdia (30 minutu)
Azalpena
6.mailako ikasleei zuzendutako jarduera. Ikasgela taldeetan banatuko dugu, lau edo bost pertsonakoak izango dira. Taldeko bakoitzari komiki zati bat banatuko zaio. Taldekideak komiki osoa osatzen saiatu beharko dira.
Kide bakoitzak komiki zati bat izango du, baina ezin izango du bestena irakurri edo berea erakutsi. Bere hitzekin azaldu beharko du. Taldeko ikasle bakoitzak apunteak hartu beharko ditu besteen azalpenak entzundakoan, bukaeran komiki osoa osatu beharko bait dute.
Komikia
2. Jarduera
Ideien Ekaitza
Helburua
Ikasle bakoitzaren sormena agertzeko aukera eskaini, irakasleak agertutako egoera bati aurre egiteko dituen baliabideak azalduz. Gainera, beste ikasleen ideiak errespetatzea lortu behar da.
Edukiak
Hitz egitea eta hizketan aritzea
Taldean sormena lantzea
Arazo bati konponbidea aurkitzea
Ideiak produzitzea
Garatzen diren Gaitasunak
Hizkuntza eta literatura Komunikaziorako Gaitasuna.
Hitzezko eta idatzizko testuak erabiltzea da, kasu honetan euskaraz, bizitzako egoera guztietan egoki, eraginkortasunez eta hizkuntza aniztasuna errespetatuz komunikatzerako orduan.
Era berean, hainbat esparrutako hitzezko, idatzizko eta ikus-entzunezko testuak, analogikoak zein digitalak, ulertzea eta jarrera kritikoz balioestea, helburu pertsonalak, sozialak eta akademikoak erdiesteko.
Azkenik, gizarteko hizkuntza- eta kultura-aniztasuna onartzea eta balioestea, aniztasun horrekiko jarrera ona izateko.
Materiala
- Oinarri digitaleko irudiak
- Oinarri digitaleko video laburra
- Orri zuriak
- Kartulina handia
- Kolorezko margoak
- Mural bat
Denbora:
Bi saio
Azalpena
5 kideko taldeak osatuko dira gelan jarduerarekin hasi baino lehen.
Ondoren, ikasleei gai zehatz batekin loturiko argazki sorta bat erakutsiko zaie baliabide digital baten bidez, ondoren haien artean hitz egin dezaten zeren ingurukoa den. Ikasle batek paperean apuntatu eta ondoren komunean jarriko dire talde guztiek dituzten ideiak.
Ideia guztiak errespetatuko dira eta jarraian bideo bat jarriko dugu gelan, ikasleek erabaki dezaten hasiera baten zuten erantzuna mantendu edo moldatu nahi duten.
Hau egin ondoren, gaiarekiko sarrera eginda dagoela, irakasleak arazo bat planteatuko die ikasgela osoari, hautatutako gaiarekin erlazio zuzena duena.
Hau egin eta gero, ikasle talde bakoitzak konponbidea bilatu beharko dio arazoari ahalik eta modu zehatzenean.
Hau egin eta gero, ikasleek kartulina bat eta kolorezko margoak erabiliz, buru-mapa bat osatu beharko dute izandako ideiekin alde batean eta proposatutako konponbidearekin beste aldean.
Azkenik, talde bakoitzak gainerako gelakideei aurkeztuko die hautatutako konponbidea eta guztiak baliagarriak direla ikusteko, gelakide guztien artean mural handi bat osatuko dugu.
HAUSNARKETA
Gure ustez, ahozko adierazpena ez da beharbeste lantzen eskoletan garrantzi handiagoa ematen baitzaio gramatikari. Ikusi dugun bezala, hainbat metodo daude ahozko komunikazioa lantzeko, eta oso interesgarriak direlakoan gaude.
Gainera, baliabide ugari ikasi ditugu, hauek gure lanbidean baliagarriak izango direnak. Irakasteko teknika hauen bitartez, jarduera erakargarriagoak prestatzeko aukera ematen du ,aldi berean, ikasleen atenzioa mantenduz eta parte hartzea sustatuz. Modu honetan, garatu beharreko konpetentziak garatzetik hurbilago egongo gara.
Egia da, gaur egun ikasleei informazio gehiegi errazten zaiela, eta hau gerta ez dadin, haien sormena garatzeko espazioa eman behar diegu. Informazio nahikoa emanez gero, elkarren arteko interakzio gehiago izango dute, eta modu honetan ahozko komunikazioa gehiago bermatuko dute.
Talde lanak egiterakoan, bizitza errealeko egoerak lantzen dituzte, eta norberaren konfiantza eta segurtasuna garatzen dute.
Hau guztia kontuan izanda, Pallares (1990) eta Kagan (1989)-en talde lanari buruzko proposamenekin ados aurkezten gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina