Hizkuntza eta irakurketa hezkiketaren oinarrizko zazpi printzipioak
1- Idazketa, eskolako eguneroko jardueretan integratzen duen testuinguru bat sortu.
Eskolak, hizkuntza idatzia hausnartzeko instrumentu bezala baita beste jarduerekin erlazioan komunikatzeko, testuingurua sortu behar du. Egoera posibleak hiru multzotan sailkatzen dira:
- Ikasgaiekin erlazionatutako jarduerak, gernero diskurtsiboen ikasketa eta garapena errazten dutenak. Guzti hau laguntza eta hausnarketa idatziak erabiliz:
- Literaturak danori inplikatzen gaituen gauza bat da, kultura da eta ez ikasgai soila. Hortaz, eskolak honelako jarduerak bultzatu behar ditu. Liburutegira irteerak, antzerkiak …
- Eskolak, instituzioetan … idazketa egoera asko sortzen ditu: eskolako aldizkaria, irratia, gurasoekin komunikatzeko...
2-
Idaztea ezinbestekoa da baina ez da nahikoa testu konplexuak idazten jakiteko. Horregatik beharrezkoa da ariketa programatuak egitea sekuentzia didaktiko batzuen bidez (jarduerak) bi helburu nagusiekin: testuaren funtzioari bideratutakoak eta aurreikusitako edukiei erreferentzia egiten dutenak. Hau da, egoera errealak erabili, haien burua egoera ezberdinetan ikusteko haietan oinarrituz testuak egiterako orduan.
Era berean, argudiaketa, kontrargudiaketa, tesien erlazioa etab. ikasi behar dute. Argi dago guztia sekuentzia didaktiko ezberdinetan landu behar izango dela.
3-
Eskola aroan zehar idazten eta irakurtzen ikasten da (ikasgai berrien agerpenarekin hiztegia handituz). Genero narratibo desberdineta gero eta helburu eta eduki zailagoak aurki ditzakegu (narrazioan).
Gauza bera geratzen da argudiaketarekin edo deskripzioarekin. Idazkeraren dibertsitatea adierazten duela laburpenak dira, adibidez. Laburoen mota asko egon daitezke.
4- Idaztea prozesu konplexua da, besteak beste, honako arrazoiengatik: Idazleak, testuingurura egokitu behar da, helburuen arabera ere, edukien planifikazioa zehaztu behar da edota testuan zehar berrikuspenak egitea. Gainera, Idazteko prozesua ez da lineala eta idazterakoan egin beaharreko esfortzua ezberdina izango da exijentzia mailaren arabera. Bukatzeko, esan beharra dago prozesu honen bitartean ezagutza ugarien erabilpena egiten dela eta beraz, irakasleak esku hartzeko aukera dauka.
5-
Testuak pertsona askoren kolabotraziotik sortuak dira, orokorrean idazleak beste pertsona batzuei erakusten baitie idatzitakoa publikatu aurretik.
Beharrezkoa da ikasleei haien testuei buruz hitzegiteko aukerak eskaintzea. Idazten ikasten baita prozesuan zehar, modu honetan, hizkuntza modu metalinguistikoan erabiltzen dute.
Vigotski-ren planteamenduaren arabera, ikasleak taldean lan egiterakoan,bakarka egiterakoan, bakarka egiterakoan egingo ez lituzkeen lana betetzeko gai izango dira.
6-
Izkuntza zein idatzizko ikaskuntza eta idatzizko hizkuntza zuzenki elkarloturiko bialdeko prozesua da.
Baijtin-en arabera, testu bateko enuntziatu bakoitza honen aurreko eta hurrengoaren ondorio zuzena izango da.
Irakurri idazteko edo idazteko irakurri prozesuak banatzea oso zaila da, bata bestearekin zuzeneko erlazioa baitu.
7-
Idatzizko jarduerak, proiektuen bidez planteatzea proposatzen du, non testu konplexuagoak sortu behar dituzten, modu honetan argi ikusten dugu irakaslearen laguntzaren beharra izango dela.
Irakasleak bi motatako laguntzak eskaintzen ditu orokorrean.
Ariketaren helburu argia zehaztea eta eduki argiak.
|
Materialak, eskemak, zuzenkets irizpideak, banakako analisia, alderdi linguistukoen lanketa.
|
Ariketak bideratuta egon behar dira :
|
Hemen gian aipatutakoak izangob dira irakasleak eman egingo dituen laguntza ezberdinak.
HAUSNARKETA
Ados gaude definizioarekin bat datorrela irakurritako testua, baina bertan, testuak ekoizteko prozesuari aipamena falta da.
Gainera, guk jasotako ikaskuntzari erreparatuz, prozesuak orokorrean bete direla ohartu gara. Baina egia da, askotan testuak idazteko eskatzen zigutela intentzio argirik gabe eta bertan agertu beharreko edukiak argiak ez izanda.
Adibide bezala, asteburuari buruzko testua idazteko eskatzen zigutenean, ez dago ezarrita jarraitu beharreko prozesua testu hori ekoizteko. Hau da, ez dago azterketarik jarraitu beharreko estrukturari eta ez genituen horrelako estruktutra zituzten testuak irakurtzen. Gainera, ez ziguten eduki batean zentratzeko eskatzen, adibidez aditzetan.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina