2016(e)ko irailaren 28(a), asteazkena

OINARRIZKO HEZKUNTZARAKO CURRICULUM DEKRETUA

Jarraian, Oinarraizko Hezkuntzarako Curriculumean aurkitzen diren bi kontzeptu azalduko ditugu: Curriculuma eta konpetentziak hain zuzen
Curriculuma zer da?
Dekretu honek Oinarrizko Hezkuntza amaitzean ikasleak izan beharreko irteera-profila ezartzen du.
Euskal Curriculumaren proiektua eta Euskal Herrirako Curriculuma, hezkuntza eredu eta curriculum propioa adostu zuten hezkuntzako, gizarteko eta politikako eragileek.


Bertan, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasgaien ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuko elementuak arautzen dira; Oinarrizko konpetentziak, helburuak, edukiak, metodologia eta ebaluazio irizpideak hain zuzen ere. Hortaz, arlo edo ikasgai bakoitzeko oinarrizko konpetentzia bakoitza bere osagaiak, helburuak, edukiak, ebaluazio irizpideak eta lorpen adierazleak agertzen dira oinarrizkeo arautegian.

KONPETENTZIAK
Europako hezkuntza-sistema guztiek  konpetentzien araberako hezkuntzarako biderik onenak bilatzen ari dira, oinarrizko edo funtsezko konpetentziak garatu ditzaten ikasleek.
Herrialde gehienetan argi bereizten dira, batetik, konpetentzia orokorrak edo zeharkakoak eta, bestetik, arloetako eta ikasgaietako diziplina barruko konpetentziak.
Hezkuntza-eredu pedagogikoaren esparrua I. kapituluan (xedapen orokorrei buruzkoan) eta II. kapituluan (oinarrizko konpetentziei buruzkoan) aurkitzen da.
Barneratu beharreko oinarrizko konpetentziak ikasleen irteera-profilaren araberakoak izango dira. Bide horretatik, oinarrizko konpetentzia guztiak beharrezkoak eta ezinbestekoak izango dira bizitzarako; alaber, komenigarria da oinarrizko zehar-konpetentziak eta diziplinen barrukoak bereiztea eta erlazionatzea; oinarrizko zehar-konpetentzien bidez diziplina bakoitzeko oinarrizko konpetentziak eskuratzen baitira.
Erronkei edo arazoei aurre egiten gai izateko, baliabide ugari menderatu behar dira eta konpetentziak zentzu horretan, testuinguruaren araberako  beharrezko baliabideak eskuratzera laguntzen du.

Amaitzeko, aipatu beharra dago, konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan irteera-profileko egoerak hautatu behar direla, konpondu beharreko arazorik gabe ez baitago konpetentziak erakusterik.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina