- Ikasteredu Elebidunak
Espainiako Hezkuntza Ministerioaren arabera, (1979) lau irakasteredu ageri dira: A, B, C eta D.
A eredua etxetik erdaldun eta inguru erdalduneko ikasleentzat; B eta C etxean eta inguruan erdaldun edo erdi-erdaldun edo erdi-euskaldunentzat; eta D etxetik euskaldun ziren haurrentzat.
Eredu bakoitzean Euskarak izango zuen lekua modu kuantitatiboan aurkezten zen: A ereduan %10a (Eukara irakasgaiarentzat), Beta C ereduetan %50a (euskara eta gai batzuk); eta d ereduan %90a (ia guztia euskaraz gaztelania ikasgaia izan ezik)
Eusko Jaurlaritzak, 1983ko elebitasun dekretuan, hiru eredu legeztatu zituen: A, B eta D. Eta aukera horiek eskaini ditu eskola publikoetan ahal izan den heinean eskaerari erantzun ahal izateko. Gainera, aipatzekoa da azken urtean emaitzarik hoberenak D ereduak dituela, eredu honetan %100ean irakasteari buruzko galdera egiten da hausnarketa gisa.
- Ereduen ebaluazioa: kuantitatiboa eta besterik?
Ereduen ebaluazioari dagokionez, hedatuena ebaluaketa kuantitatiboa da, baina ez da dagoen bakarra.
Egia da ebaluaketa kuantitatiboa garrantzitsua dela, emaitzak kontuan hartu behar direlako, baina ebaluaketa mota honen traba, emaitzak lortu arteko prozesua kontuan hartzen ez duela da. Gaur egun, ebaluaketa kuantitatiboa gauzatzen eta sustatzen duen kanpo erakundeetako bat PISA dugu.
Baina esan bezala, ebaluaketa kuantitatiboa ez da dagoen bakarra. Ebaluaketa kualitatiboaren inguruan ari garenean, kalitateaz ari gara.
Hau da, lortutako emaitzaren kalitatea kontuan izango dugu, baina bertara helduarteko prosezuari ere garrantzi izugarria eskainiko zaio, eskolako errendimendua, honek duen kalitate maila eta irakasleen prestakuntza, besteak beste, kontuan hartuz.
Argi dugu, ebaluazio mota honek denbora gehiago behar duela, baina argi dugu ere, nahiz eta zailagoa izan egokiena dela.
- Murgiltze programa / eredua
Baker (2002) esaten zuen bezala, zenbat eta gazteago hobeto ikasten baldin badira hizkuntzak, ez legoke hainbesteko arazorik egongo giro aproposa sortuz, txikitatik beste hizkuntza bat irakasteko. Horregatik, murgiltze programaren garrantzia nabarmentzen da, izan ere, murgiltze programaren helburu nagusia ikasleak elebidun bihurtzea delako, baina ez beraien hizkuntza ordezkatzea. Bigarren hizkuntza hori zeharka ikasi beharko lukete, hau da, natura, matematika, etab. aplikatuz.
- Hizkuntzaren irakaskuntza bateratua
Roulet-ek (1980), hizkuntzen irakaskuntza bateratuak hainbat hizkuntzen irakaskuntza ikuspegi koordinatuan eta koherentean egitea aldarrikatzen du.
Beste alde batetik, Dolz & Wharton-en esanetan hizkuntzen irakaskuntza bateratua zer irakatsi kasu bakoitzean jakitea eta horren arabera erabakiak hartzea da. Uste dute, sekuentzia didaktikoak garrantzi handia dutela testu-genero desberdinak lantzeko bi edo hiru hizkuntzatan.
- Hizkuntzen arteko interdependentzia
H1en eta H2ren arteko trebetasunak elkar menpekotasunean daude batez ere, irakurketa eta idazketa trebetasunetan.
Cumminsen arabera, bi hizkuntzen jakintzaz gainera, beste gaitasun komun bat dagoela adierazten du “common underlying proficiency” (CUP) izenekoa. Gainera, idazketa-irakurketa gaitasunak, kontzientzia fonologikoa eta ahozko ekoizpenaren zenbait alderdi pragmatiko hizkuntzen arteko interdependentzian dagoela adierazten du.
- Atalasearen hipotesia
Cumminsek gutxienesko hizkuntza gaitasunen atalasearen hipotesia proposatu zuen edo beste modu batera esanda, “Threshold Hypothesis”, zenbait hezkuntza elebidun programetan ikasleek emaitza onak lortzearen eta beste batzuetan ez hain onak lortzearen arrazoia aurkitzeko.
Cavallik (2005) ere zer esana zuen hipotesi honen inguruan. Bere ustetan, elebitasunak berez ez du modu absolutuan hezkuntza elebidunaren arrakasta edo porrota azaltzeko faktore bakarra.
Ikasleek hizkuntzetan lortzen duen gaitasun mailaren menpekoak izango dira elebitasunak dituen ondorio kognitiboak.
Izan ere, ikasleek oinarrizko maila batetik behera, elebitasunak ondorio negatiboak izango lituzke.
Oinarrizko maila honetatik gorako mailetan, mailagorenera heldu gabekoetan, ez luke ondorio zehatzik izango elebitasunak.
Maila hau baino gehiago lortzen dituzten ikasleengan ondorio positiboak izango ditu elebitasunak, elebitasun gehitzailea ekarriz.
Ondorioz, ikasleek lehen nahiz bigarren hizkuntza maila akademikoan modu egoki batean garatzea ekarriko luke, elebakarrak baino emaitza hobeak ekarriz.
Nahiz eta hipotesi honek arrakasta handia izan duen, aipagarria da alde batera uzten duelaikasleen hizkuntzaren garapenean eragina duten hainbat faktore, esate baterako, bakoitzak duen ingurunea (Ikasleek dituzten irakaslea, eskolaren funtsionamendua, eskola inguratzen duen herria...).
- Elebitasun gehitzailea
Cumminsek “Threshold Hypotesis”, gutxienezko hizkuntza gaitasunen atalasearen hipotesia proposatu zuen eta Cavalik (2005) honen inguruko hipotesian aritu zen. Honek dioenaren arabera, elebitasun gehitzailearen helburua ikasleak lehen zein bigarren hizkuntza egokia garatzea eta maila akademikoan ere elebakarrak baino emaitza hobeak lortzea da.
- Vygotskiren ekarpenak
Vygotskiren ustez, mintzaira prozesu kolektiboa da. Horregatik, inguruarekin edo gizartearekin erlazio zuzena eduki behar du.
Honetaz aparte, modu errealagoan gehiago ikasten dela uste du, alegia, egunerokotasunean eta kalean. Hizkuntzaren praktikotasuna bilatzen du, horregatik gizartean aldaketak ematen dira hizkuntzan ere. Hizkuntza, gizartea eta pertsonen arteko harremanarekin lotuta dago.
- Testu-generoa
Testu generoen artean, eskolan zein mota lantzeari buruzko proposamena aurkezten dituzte autoreek.
Dolzen eta Schnewlyek (1998) ahozko genero formala irakastea proposatzen dute eskolan eta honekin batera, testu generoa lantzeko baliabide bat ere aurkezten dute: zehazki, sekuentzia didaktikoa. Honen arabera, testu generoari buruzko erabileraz jabetzean datza. Zentzu hartatik, genero horren ezaugarri testual diskurtsiboak lantzeaz gainera, jarduerak dituen ezaugarri gramatikalak ere lantzen dira. Aurreko baliabidean bi ezaugarri nagusi bereiz daitezke: koherentzia eta malgutasuna. Lehenengoa, ikasleek zailtasunetatik abiatuta ekoizpen oso batean amaitu arte irauten duelako eta bigarrena ikasleen trebetasunetara egokitzeko posibilitatea ematen duelako.
- Sekuentzia didaktikoa
Dolzek eta Schneuwlyk testu-generoak irakasteko baliabide zehatz bat proposatzen zuten, sekuentzia didaktikoa, hain zuzen ere. Bi ezaugarri nagusi azaltzen dira; batetik, koherentzia, hau da, ikasleen premia eta jokaeretatik abiatzen da jarduera desberdinak prestatzeko. Bestetik, baliabide malgua; ikasle eta talde bakoitzaren trebetasunetara egokitzen baita.
Honen helburua haien erabileraz jabetzea da. Adibidez: Testu/genero bat zein egoera komunikatiboetan erabiltzen den irakastea. Sekuentzia didaktikoaren bitartez ezaugarri gramatikalak lantzen dira.
- Zer da 5 eta 8 urte bitartean ikasten dena?
Euskara zein gaztelera ama hizkuntza gisa duten umeek D ereduan eskolatuta daude. 5 eta 8 urteko ikasle hauek irakasleak kontatutako ipuina berriro kontatu behar dute bai euskaraz bai erdaraz.
Gaztelera ama hizkuntza gisa zuten 5 urteko umeek, ipuinak euskaraz kontatzen zekiten, bestalde, euskara ama hizkuntza zutenek ez ziren ipuinak erdaraz kontatzeko kapazak.
8 urterekin guztiek gai ziren ipuinak euskaraz zein erdaraz kontatzeko. Gainera, ipuinak kontatzerako orduan hobekuntza asko egon ziren mekanismo formaletan.
Hizkuntzen kontzeptuei buruzko informazioni hai eman ahal izateko, euskaltzaindiak eskainitako Euskal eredu elebidunak, murgilketa eta hizkuntzen irakaskuntza bateratua: kontzeptuen berrikusketa dokumentuaren erabilera egin dugu.
Horrezgain, goian aipatutako kontzeptuen inguruan informazioa jaso ondoren, Murgiltze programen inguruko informazioa sakontzea erabaki dugu eta hortaz, link esanguratsu hau erabilgarria suertatuko zaizuelakoan gaude.
“Murgiltze programetan hizkuntza erabiliz ikasten da”
Amaitzeko, aurreko kontzeptuei buruzko informazioa zenbait iturrietan bilatu ondoren, murgiltze programa kontzeptua sakontzea erabaki dugu, kontzeptu konplexu eta interesgarria delakoan gaudelako.
Jarraian, Hik Hasi aldizkarian aurkitutato, aipatu dugun gaiari buruzko, artikulu esanguratsu bat helarazten dizuegu: “Murgiltze programa zenbait programa” .
Artikulu honetan, murgiltze programen metodologiari buruz hitz egiten da. Azaldu egiten da, orain arte zehaztasun metodologiko falta egon dela, baina gaur egun, murgiltzearen funtzionamenduaz informazio gehiago dugu.
Murgiltze programen oinarrizko ideien artean, hizkuntza modu natural batean ikastea oso garrantzitsua dela adierazten du eta horretarako, irakasgai bat ikasten dugun bitartean hizkuntza bat ikasi dezakegu.
Ondoren, ahozko hizkuntzari buruz aritzen da artikulua eta honen arabera, egoera errealak aurkezten zaizkie ikasleei mintzamena bultzatzeko. Era honetan, ikasleak zer ezagutzen eta menderatzen duten ohartarazteko eta erakusteko aukera ematen du. Gainera, oso garrantzitzua da baita ere, gela barneko prozedura, irakasleak asko hitz egiten duenean ikaslearen interakzioa txikia izango delako eta ondorioz, ikasleak ez duelako ahozko komunikaziorik erabiliko.
Amaitzeko, murgiltze programak bereizitasun esanguratsu bat du: eskatzen dituen ekintza errealak gauzatzean helburu funtzional bat betetzeaz gain, hizkuntzaren kalitateaz hausnartzeko aukera ere ematen du.
Nahiz eta artikulua 1996. urtekoa izan, gaur egun oraindik murgiltze programak oinarrizko ideiak mantentzen dituzte, artikuluan aipatzen den metodologia mantenduz.
Azpimarratzekoa da, hautatutako artikulua iturri ofizial batetik datorrela eta hezkuntza arloan pisu nabaria duela, gainera hainbat artikulu interesgarri aurki ditzakeguz bertan. Askotan, irakaskuntza graduko unibertsitatean, iturri hau eskaini digute gomendagarri moduan.
Horregatik, Hik Hasi aldizkarian aritzeak segurtasuna ematen digu, jasotzen duen informazioa adierazgarria delako eta euskara aberatsa erabiltzen duelako.
Horregatik, Hik Hasi aldizkarian aritzeak segurtasuna ematen digu, jasotzen duen informazioa adierazgarria delako eta euskara aberatsa erabiltzen duelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina